Berriak

BILATU:
Hitza:
Data:
Noiztik:  
/ /
Noiz arte:  
/ /
Udalerria (Probintzia):
Berriak1 aurkituta
EUSKALDENDAK-ek MERKATARITZA SEKTOREKO EHUN ASOZIATIBOA INDARTU DU (Basauri)
“Euskaldendak” Euskadiko Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioko kide diren Arabadendak, Bizkaidendak eta Dendarteaneko ordezkariek Talde Parlamentarioekin (EAJ-PNV, PSE, PP, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos) bilerak izan dituzte eta E.A.E.ko aurrekontuen proiektuaren inguruan nahiz honek herriko merkatarizan duen eraginaren inguruan, zuzenketak aurkeztu dituzte. Zuzenketa partzial hauen helburu nagusia euskal merkatari elkarteen finantzaketan beraien gastuen %100 + BEZeko estaldura lortzea da. Hau lortzeko, 4 aurrekontu partidetan hobekuntzak eskatu dira: Merkataritza Bulego Teknikoen laguntzan; “Hirigune” hiri-merkataritzaren lankidetza eta dinamizaziorako estrategiak garatzeko laguntza programan; Negozio Eredu Berrietan; eta partida berri bat sortzea Euskaldendakek formazio programa berriak garatzeko fidelizazio eta Internet bidezko salmenten inguruan. Gure proposamenak begi onez ikusi ziren Parlamentuan, hórrela, EH-Bildu, Podemos eta PP-ak hainbat zuzenketa aurkeztu zituzten. Aurrekontuen onartze prozedimenduak jarraituz, negoziazio bidez, PP-ak merkataritzaren alde aurkeztutako zuzenketak onartuak izan dira. Proposamen hauek 2.118.428€ko gehikuntza bat suposatzen dute eta ondorioz merkataritzako aurrekontua 15.725.734€takoa izango litzateke. Erabat justifikaturiko kopuru bat da, kontutan izanik ostalaritzak eta merkataritzak Euskadiko BPGren %19 inguru adierazten dutela eta are gehiago, lehen eta bigarren sektoreek BPGren %22 a irudikatzen dutela kontutan hartuz, izan ere berauetara 425 milioi euro bideratzen baitira. Aldaketa hauek 2017ko aurrekontuetan %27ko gehikuntza suposatzen dute aipaturiko programetan. Edozein kasutan, “2018rako gure helburua laguntza hauek mantentzea eta %100ekoak izatea da”. EUSKALDENDAKek lorturikoa, merkataritza kolektibo guztiarentzat dena, arduradunek diotenez “sektorearen defentsarako elkarrekin lan egitearen garrantziari dei egiteko” beharrari erantzutera dator.

2017/04/ 12
 
 
Ermodo 15 - Bajo - Durango (Bizkaia) - Tlfno eta Fax 946203663: - E-mail: info@duer.es