Berriak

BILATU:
Hitza:
Data:
Noiztik:  
/ /
Noiz arte:  
/ /
Udalerria (Probintzia):
Berriak64 aurkituta
ABADIŅOKO UDALAK TASA ETA ZERGA GEHIENAK MANTENDUKO DITU 2012AN(Abadiņo)
Gainbalioa jaitsiko da, eta metatutako KPI baino tasa txikiagoetan igoko dira Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta ibilgailuen zerga Abadiņoko udalbatzak erabaki du 2012an tasa eta prezio publiko gehienak mantentzea. Salbuespen nagusiak izango dira Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, ibilgailuen zerga eta udal igerilekuetarako abonua, azkeneko eguneratzetik metatutako IKP baino gutxiago igoko diren arren; bestalde, gainbalioaren zerga ere jaitsi egingo da, Toņo Serrano Ogasun zinegotziak gaur esandakoaren arabera. Udalkideak esan du atzo arratsaldean AI eta PNV-EAJ alderdien babesarekin (Bilduk ez zuen botorik eman) zerga-araudia aldatzea onartu zutela, helburu batekin: Abadiņoko bizilagunei zerga-presio handiagoa ez egitea, eta, aldi berean, udal zerbitzuak mantentzea. Ogasun zinegotziak adierazi du Ondasun Higiezinen gaineko Zerga % 4,6 igoko dela, KPI baino askoz ere gutxiago, 2006ko zergaren azkeneko eguneratzetik. Bestalde, ibilgailuen zerga % 3,5 igoko da, maiatzeko urte arteko KPIrekin bat etorriz; edonola ere, metatutakoa baino askoz ere txikiagoa da, zerga azkeneko aldiz igo zenetik, 2008an. Udal igerilekuak ordaintzeko prezioa % 3 igoko da ?baina noizean behingo sarreraren prezioa mantenduko da? ; bien bitartean, futbol-zelaia eta pilotalekuak bi orduz alokatzeko prezioa igoko da, urte askotan bere horretan mantendu eta gero. Hori horrela, pilotalekuak bi orduz erabiltzeko prezio 6 eurotik 10 eurora igoko da, eta futbol-zelaiarena, berriz, 23,27 eurotik 44 eurora. Hiri-lursailak saltzeagatik gainbalio-portzentajea % 10etik % 3ra murriztuko da, eta atzeraeraginezko izaera izango du aurten burutu diren eragiketetan. Zinegotziak gogoratu du Bizkaiko udal gehienek zergak igotzea erabaki dutela, ezinezkoa baitzaie hainbat urtez jarraian blokeatuta mantentzea; Basaurin, adibidez, Bildu eta PNV-EAJ alderdiek zergak % 3,8 igotzea erabaki dute.

2011/11/ 10
DUER MUTRIKOKO "PARTE HARTZEN" PROZESUAN EGON DA(Mutriku)
Pasa den azaroaren 8an gure kidea, Santiago Reyes, Mutrikon hitzaldi bat eman du 15 merkatariarekin. Gaia +dendako experientzia izan zen.

2011/11/ 08
JAVIER MAŅON MISARBERA ETORTZEN DA(Durango)
Azaroaren 4an, 23.30-tan, MISARBE

2011/11/ 04
 
anterior    1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22    siguiente
 
Ermodo 15 - Bajo - Durango (Bizkaia) - Tlfno eta Fax 946203663: - E-mail: info@duer.es